Zer da Bitcoin?

ZerDaBitcoin.eus

Bitcoin ulertzeko oinarrizko kontzepuak

Zer da Bitcoin?

Balioa parekoen artean trasnmititzeko arau multzo bat da. Inungo erakunde ofizial edo pribatu tartean izan gabeko sare dezentralizatu bat antolatzen duen duen protokolo bat.

Hemen irakurri: Zer da Bitcoin?


Zer da bitcoin?

Bitcoin protocoloak erabiltzen eta sortzen duen txanpona da. 21 milloi baino ez dira sortuko eta 100 milloi satoshitan bana daiteke bitcoin bakoitza.

Nola lortu bitcoinak


Nola funtzionatzen du kriptografiak?

ECDSA algoritnmo kriptografikoa erabiltzen da. Norberak sortutako giltza pribatuaz eginiko zinadura kriptografioek bermetzen dute ordainketaren zilegitasuna. Giltza sekretu honetatik deribatutako helbideak era seguruan publikoki erakutsi daitezke bitcoinak jasotzeko.

kriptografia basikoa


Zer egiten dute Bitcoin nodoek?

Protokoloaren arauak errespetarazten dituzten programa informatikoak darabilzkiten makinak dira nodoak. Bitcoin sarea osatzen dute elkarrekin sinkronizatuak diren nodoek.

Bitcoin nodoak


Diruzorro edo walletak

Giltza pribatuak gordetzen dira walletetan. Nodoen laguntzaz saldoa kontsulta daiteke eta walletek zinatzen dituzten transakzioak sarean hedatu daitezke.


Nolakoak dira transakzioak?

Transakzio(Tx) baten dirua sartzen da eta beste hainbat diru ateratzan da. Tx baten sarrerak gutxienez beste tx zaharrago baten irteeraren erreferentzia eta bere zinadura kriptografiko darama zilegi dela erakrutsiz. Tx baten irteeran helburu helbiderako ordainketa zein buelten helbidea azaltzen dira dagokien bitcoin kopuruarekin.

Bitcoin nodoak


Zer dira blokeak eta bloke katea?

Hamar minutuero sarean zabaldu diren transakzio batzuk bloke baten konfirmatzen dituzte mehatzariek, 1Mbyte gehienez. Bloke hauek kateatu egiten dira aldaezina den transakzio errejistro bat osatuz.


Bitcoin mehatzaritza

Proof of Work, edo lan proba bat egin behar dute mehatzariek Bloke bat kateari itsasteko. Horretarako blokearen, aurreko blokeraren erreferntzia eta zenbaki aleatorio batenkin jokatuz, Sha256 algoritmoarekin beste mehatzarikin lehiatzen dute blokea sortu eta ordainsari bat lortzeko. Horrela sortzen dira bitcoinak eta lehia horrek ematen dio bermea Bitcoini.

Bitcoin nodoak

ZerDaBitcoinen asmoa Bitcoini buruzko jakintza euskeraz zabaltzea da.

Emailez kontaktatzeko: ZerDaBitcoin@protonmail.com