Nola funtzionatzen du kriptografiak?
ECDSA algoritnmo kriptografikoa erabiltzen da. Norberak sortutako giltza pribatuaz eginiko zinadura kriptografioek bermetzen dute ordainketaren zilegitasuna. Giltza sekretu honetatik deribatutako helbideak era seguruan publikoki erakutsi daitezke bitcoinak jasotzeko.
Zer egiten dute Bitcoin nodoek?
Protokoloaren arauak errespetarazten dituzten programa informatikoak darabilzkiten makinak dira nodoak. Bitcoin sarea osatzen dute elkarrekin sinkronizatuak diren nodoek.
Diruzorro edo walletak
Giltza pribatuak gordetzen dira walletetan. Nodoen laguntzaz saldoa kontsulta daiteke eta walletek zinatzen dituzten transakzioak sarean hedatu daitezke.
Nolakoak dira transakzioak?
Transakzio(Tx) baten dirua sartzen da eta beste hainbat diru ateratzan da. Tx baten sarrerak gutxienez beste tx zaharrago baten irteeraren erreferentzia eta bere zinadura kriptografiko darama zilegi dela erakrutsiz. Tx baten irteeran helburu helbiderako ordainketa zein buelten helbidea azaltzen dira dagokien bitcoin kopuruarekin.
Zer dira blokeak eta bloke katea?
Hamar minutuero sarean zabaldu diren transakzio batzuk bloke baten konfirmatzen dituzte mehatzariek, 1Mbyte gehienez. Bloke hauek kateatu egiten dira aldaezina den transakzio errejistro bat osatuz.
ZerDaBitcoinen asmoa Bitcoini buruzko jakintza euskeraz zabaltzea da.
Emailez kontaktatzeko: ZerDaBitcoin@protonmail.com